XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste leku batera joan zen, baina alferrik; orduan esan zuen: - Nola azalduko naiz Vladimir, Eguzkiaren Errainuaren aurrean, nire agindua bete gabe? Dnieper-aino arriskatuko naiz; agian han izango da zisne txuriren bat.

Dnieper-a iritsita, ibaia bere bidetik irtenda zegoela ikusi zuen, halaber ura zikin zebilela, zeraman hondarrak belztua.

- O, Dnieper! esan zuen Sujmanti-k.

- O, ama laztana! Zergatik ez zabiltza, lehenago bezala, garbi eta gardena? Zergatik kutsatzen dira zure uhinak lohi hondarraz?.

- Nola izango naiz lehen bezalakoa, nire bazterretan berrogei mila tartariar akanpaturik baldin badago?....

- Zubiak egiten dituzte... Eta egunez egiten dutena, nik gauez bota egiten dut... Baina gehiago ezin dudala nago... Horra zergatik daramadan ur zikina....

Arrazoi horiek entzunda, Sujmanti Odijmantievitx-ek zaldia ezproinez jo zuen, uraz bestaldera salto eginez.

Eta, Sujmantik, hantxe hedatzen zen ordekaren erdian aurkitzen zen itzeleko haritzari bi eskuez heldu eta deserrotu egin zuen, esanez: - Hona tantai eder bat jende horri buruan kraska egiteko!.

Eta tartariarren kanpamentuaren gainean oldartu egin zen; zaldiak tximista gisa irekitzen zuen bidea, nagusiak haritzaren eskuin-ezkerreko kolpeez tartariarrak lurreratzen zituela.

Denak hil zituen, harkaitz baten atzean izkutatu ziren hiru izan ezik.

Sujmanti Odijmantievitx atzera Dnieper-a itzultzen zelarik, hiru tartariarrek gezi bana jaurtiki zioten, eta bularrean zauritu zuten.

Sujmantik geziak erauzi * erauzi: indarrez kanpora atera zituen (...).